Kaxkamelon logo

Nor gara · Quienes somos

ORTZADAR ARRAINA – Marcus Pfister

16,00 

2 disponibles

Categorias: , ,

Descripción adicional

Bere ezkaten distirak ura koloreztatzen zuen gainerako arrainen ondotik igarotzen zenean, eta atentzioa ematen zien. Arrain guztiek miresten zuten eta haiekin jolasteko deitzen zioten, baina ortzadar arrainak ez zien kasurik egiten.

Halako batean, dena aldatu zen: Ortzadar Arrainak, mespretxu handiz, bere ezkatetako bat ukatu zion arrain txiki urdin bati, eta harrezkero denek bizkarra eman zioten eta Ortzadar Arraina bakarrik eta triste geratu zen.

Olagarro jakintsua izanen da adieraziko diona zein den bidea hasiera batean bere jarrera harroarekin ukatutako adiskidetasuna lortzeko. Izan ere, ez da zoriontsuago gehien nabarmentzen dena; aldiz, benetako edertasuna barruan dago. Apaltasuna, eskuzabaltasuna eta zintzotasuna dira norberarekin eta besteekin harmonian egoteko gakoetako batzuk.

Ortzadar Arraina gonbidapen bat da -mundo osoan txaloturiko istorio honetako protagonistari gertatzen zaion moduan-, gure barruan “zerbait arraroa” sentitzeko, daukaguna konpartitzen dugunean. 1992ko klasiko bat da, orduan bezain distiratsu jarraitzen duena. Akuarela argitsuak ditu, bizitzaz eta kolorez beteriko itsas hondora eramanen gaituztenak.

 

Género Narrativa
ISBN 978-84-9172-066-9
EAN 9788491720669
Idioma Euskera
Edad recomendada 9 – 99
Fecha de publicación 1992
Newsletter

Recibe toda la información y aprovechate de promociones exclusivas.

Abrir chat
HOLA!
Necesitas que te eche una mano?