ARTE GARAIKIDEA?! – HAURRENTZAKO GIDA – MOMA – Jacky Klein

7,90 

1 disponibles

Descripción adicional

Liburu erakargarria, irakurterraza eta irudi askoz hornitua, zortzi urteko umeei eta zaharragoei azken bost urteetako arte garaikide ikusgarria erakusteko. New Yorkeko MoMA (Museum of Modern Art) museoaren arte funtsetatik abiatuta, liburu honen egileek arte lan berezien errepertorio kolorista eta anitza eskaintzen dute obren argazki ugariren laguntzarekin. Piezak, 70 bat, pintura eta eskultura ohikoak baino zerbait gehiago dira, argazkiak, ikus-entzunezkoak, performanceak, instalazioak eta arte objektuak eta tramankuluak ere bai baitauzkagu ikusgai eta aztergai, material harrigarriz eginak horietako asko. Liburua, New Yorkeko museoaren gida ez ezik, esku-liburu bikaina da etxean edo eskolan irakurtzeko. Andy Warhol, Louise Bourgeois, Yves Klein, Joseph Beuys, Joan Fontcuberta edo Eduardo Chillida bezalako artisten lanak biltzen ditu. Lana burutzeko, artisten biografia txikiak bildu dira azken orrialdeetan, eta, horrekin batera, arte terminologiaren glosario txiki bat eta baliabide elektroniko erabilgarrien zerrenda bat. Nazioarteko arte garaikidea ezagutzeko gonbidapen polita, ume, guraso eta irakasleen gozagarri.

 

+8 Urte

Newsletter

Recibe toda la información y aprovechate de promociones exclusivas.

Abrir chat
HOLA!
Necesitas que te eche una mano?